2013/03/14

DONOSTIA SUNTSITU BAINO LEHEN

 ZURRIOLA ETA SANTA ANA KALEAK

1813garaiko bideoan eta Parte Zaharrari buruzko maketetan badira hutsak. Adibidez: ematen du Parte Zaharra San Juan kaleraino bakarrik iristen zela eta San Bizente elizaren atzean harresia zegoela, besterik gabe. Hau ez da horrela. San Juan kalea eta harresiaren artean bazegoen kale paralelo bat (Zurriola kalea) eta perpendikular bat (Santa Ana kalea). Harresia gaur egun aldamar kalea dagoen lekuan zegoen, gutxi gora behera San Bizenteren atzean ere bazeuden etxeak harresia eta elizan artean (Calle trasera de San Vicente edo esaten zitzaion leku honi).

Honen froga garbia da San Bizente kaleko 1. portala dagoela "Bar Ensanche" delakoaren ondoan, eta ez parrokiaren etxean, Parte Zaharrak muga San Juan kalea izan balu hau ez litzake horrela izango.

San Juan eta Aldamar arteko etxe horiek erre ziren eta berriro eraiki ziren, harresiak betiko bota zituztenean horiekin batera desagertu ziren arte. Badira zona horretako argazkiak.

Argazkian erdi-erdian ikusten da Zurriola kaleko hasiera, kale hau Donostiako zaharrenetako bat zen eta gaur koxkero eta joxemaritar geran dexenteren arbasoak bertan bizi ziren.

Pena bat da Donostiako zati hori kendu izana, bideoan, maketetan, donostiar askok uste du Parte Zaharra San Juan kaleraino bakarrik iristen zela, besteak beste Ensantxeko eskola, Bar Ensantxe... izena gaizki jarritakoak gune horretan daudelako. Ensantxe orientala delakoa Aldamar kalea eta Salamankako pasealekuaren arteko zona hori da, Marques de Salamancan eraginez itsasoari kendua.



No hay comentarios: