DONOSTIA 1813-2026
Donostia Sutan 1813 kultur elkarteak, Donostiako beste erakunde batzuekin batera, garai hartan gertatutakoa gogoratzeko eta gertatutakoaren memoria historikoa berreskuratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu:
Ø Abuztuaren 27an, osteguna, 19:00etan, Trinitate plazan, "bertso musikatuak" egingo dira Aitor Etxebarriazarraga, Alaia Martin, Manex Mujika eta Miren Artetxe bertsolariekin, "gai jartzailea Unai Elizasu eta musikariak Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra. Eguraldi txarrarekin, Pz Berrian.
Ø Abuztuaren 29n, larunbata, ekitaldi nagusia, antzerki ibiltaria, Alde Zaharreko kaleetan zehar egingo da, 20:00etan San Bizente elizan hasita eta plaza Berrian amaiera.
Donostia suntsitu aurreko uneak, abuztuaren 31ko sarraskia eta ondorengo egunak antzeztuko zituzten ekitaldia/antzerkia.
Ø Abuztuaren 31ean, 1813an gertatutakoari buruzko informazio panelak jarriko dira eta gai bereko aldizkariak banatuko dira.
Ø Aurten, Sua itzali, Hiria piztu komikiaren 2. edizioa egin dugu, abuztuaren 31ean salgai egongo da 2 eurotan. Komikia hau, salmentan egongo da Donostiako leku ezberdinetan.
Ø Azkenik, irailaren 4an, “Zuzi martxa” egingo da abuztuaren 31 kalean, 20:00etan.
Ekintza honen bidez, tropa ingelesek, biztanleria zibila suntsitu ondoren, tropa frantsesak beren armamentuarekin erretiratzen utzi zituztela, eta, irailaren 19an, hiria erabat suntsituta eta kea zeriola, aurretik probintzia horrek errefusatu zuen Espainiako konstituzioa San Bizente elizan sinarazi zutela gogorarazi nahi dira.
Aurten ere, ekitaldi guztietan, Israelen esku biztanleria palestinarra jasaten ari den genozidioa aipatuko da. Donostiak 1813an, urtez urte salatzen dugun sarraski bat jasan zuen, eta bidezkoa iruditzen zaigu Palestinan jasaten ari diren sarraskia salatzea.



No hay comentarios: