2013/01/02

Donostia 1813 genozidioa: 1500 donostiar hilik Udalaren arabera

Donostiako udalaren webgunean adierazten da 1.500 donostiar hilik izan zirela 1813an, populazioaren %17a,  genozidio ikaragarria:
“Ehun milioi erreal baino gehiago galdu ziren, eta 1.500 familia baino gehiago eskean aritzera behartuta aurkitu ziren, goseteek, hotzak, malariak eta gaizki sendatutako zauriek jota zeudela, aurkitu ere. Nekez kalkula daiteke hildakoen kopurua. 1814ko otsailean Udalak zioen 1.200 baino gehiago izan zirela erasoaren ondorioz bizia galdu zuten bizilagunak. Pedro Antonio Arizpe epaileak, urte bereko maiatzean, 1.500 hildakoen kopurua adierazi zuen.”

No hay comentarios: