2012/09/26

2013rako PROPOSAMENAK

HAUEK DIRA DONOSTIA SUTAN 1813-2013 UDALETXEARI EGINDAKO PROPOSAMENAK

PROPOSAMENAK EUSKARAZ ETA ERDERAZ Propuestas en euskara y castellano




DONOSTIAKO UDALA
1813.2013 DONOSTIAKO BATZORDEA




DONOSTIA SUNTSITU ETA ARPILATZEAREN ETA DONOSTIAR GEHIENAK BORTXATU ETA ERAILTZEAREN 2. MENDEURRENAREN OROIPEN PROPOSAMENAK.
           

Donostia Sutan 1813-2013 kultur elkarteak AS/G/16687/2012 eta  CIF- G-75067199 erregistro zenbakiarekin helbideratua Donostiako Juan de Bilbao kaleko 14an, idazki honen bidez hurrengo proposamenak aurkezten ditu hiria suntsitzearen 200. urteurrena gogoratzeko.

Hona hemen proposamenak:

-         Udalak bekarioen bidez edota bere ustez era egokienean, 1813ko abuztuaren 31n eta ondoren gertatuak ikertu ditzala, honela argitzeko nola gertatu ziren hiria arpilatu eta erretzea eta bertako biztanle asko erail, torturatu eta bortxatzea. Halaber proposatzen dugu nornahik edota edozein entitatek aportatu ditzala ikerketa honetarako datuak edo ideiak.
-         Interpretazio zentro bat sortzea egun haietan donostiarrei gertatu zitzaiena aditzera emateko. Uste dugu aipatu interpretaziozentroa Abuztuaren 31 kaletik ahalik eta gertuen eraiki behar litzatekeela.
-         Orduan gertatutakoaren donostiar biktimak gogoratuko dituen monumentu bat, plaka bat paratzea hiriko lehentasunezko leku batean.
-         Bizirik atera zirenen 79 adierazpen testifikalak, Udaletxean artxibatuta daudenak,  euskaraz eta gaztelaniaz editatzea.
-         Egun haietan donostiarrek jasan zutena islatuko duen dokumental bat, laburmetraje bat edo errealizatzea.
-         1813an Donostiako biztanleei gertatua irudikatzeko herri antzerki bat, pastoral bat edo errealizatzea.
-         Halaber proposatzen dugu Donostiako jendearen artean debate bat irekitzea Donostia suntsitu eta bertako jendea hil, torturatu eta bortxatu zutenen uniformeak, banderak gure kaleetan abuztuaren 31n desfilatzea egokia den ala ez eztabaidatzeko.

Aipatu proposamenak aintzakotzat hatuko diren ustetan, gure agurrik adeitsuena,

Donostian 2012ko irailaren 12a


Donostia Sutan 1813-2013

No hay comentarios: