2026/08/22

2026ko EKIMENAK

 


DONOSTIA 1813-2026

 Donostia Sutan 1813 kultur elkarteak, Donostiako beste erakunde batzuekin batera, garai hartan gertatutakoa gogoratzeko eta gertatutakoaren memoria historikoa berreskuratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu:

Ø  Abuztuaren 27an, osteguna, 19:00etan, Trinitate plazan, "bertso musikatuak" egingo dira Aitor Etxebarriazarraga, Alaia Martin, Manex Mujika eta Miren Artetxe bertsolariekin, "gai jartzailea Unai Elizasu eta musikariak Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra. Eguraldi txarrarekin, Pz Berrian.

Ø  Abuztuaren 29n, larunbata, ekitaldi nagusia, antzerki ibiltaria, Alde Zaharreko kaleetan zehar egingo da, 20:00etan San Bizente elizan hasita eta plaza Berrian amaiera.

Donostia suntsitu aurreko uneak, abuztuaren 31ko sarraskia eta ondorengo egunak antzeztuko zituzten ekitaldia/antzerkia.

Ø  Abuztuaren 31ean, 1813an gertatutakoari buruzko informazio panelak jarriko dira eta gai bereko aldizkariak  banatuko dira.

Ø  Aurten, Sua itzali, Hiria piztu komikiaren 2. edizioa egin dugu, abuztuaren 31ean salgai egongo da 2 eurotan. Komikia hau, salmentan egongo da Donostiako leku ezberdinetan.

 

Ø  Azkenik, irailaren 4an, “Zuzi martxa” egingo da abuztuaren 31 kalean, 20:00etan.

 

Ekintza honen bidez, tropa ingelesek, biztanleria zibila suntsitu ondoren, tropa frantsesak beren armamentuarekin erretiratzen utzi zituztela, eta, irailaren 19an, hiria erabat suntsituta eta kea zeriola, aurretik probintzia horrek errefusatu zuen Espainiako konstituzioa San Bizente elizan sinarazi zutela gogorarazi nahi dira.

 

Aurten ere, ekitaldi guztietan, Israelen esku biztanleria palestinarra jasaten ari den genozidioa aipatuko da. Donostiak 1813an, urtez urte salatzen dugun sarraski bat jasan zuen, eta bidezkoa iruditzen zaigu Palestinan jasaten ari diren sarraskia salatzea.

2025/09/08

2025ean EGINDAKO EKIMENAK

 

BERTSO MUSIKATUAK 2025 


 

 BERTSO SAIOA IRUDITAN

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

ANTZERKI IBILTARIA 2025 

 

ANTZERKI IBILTARIA HIRUTZULOKO HITZAN

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

ZUZI MARTXA 2025 

 

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: 


*BERRI PAPERA 2025 euskara

*BERRI PAPERA 2025 castellano

2025/08/26

DONOSTIA 1813-2025 EGITARAUA

 

 

 ABUZTUAK 28 BERTSO MUSIKATUAK


 

 ABUZTUAK 30 ANTZERKI IBILTARIA

 


 

 

 

 IRAILAK 5 ZUZI MARTXA